Honezkero sarrera desberdinetan argi geratu den bezala, gaur egungo
gizartea aro teknologiko batean murgilduta dago. Gizarteko esparru
desberdinetan, Web 2.0 da inpaktu
handiena izan duen terminoa, eta nola ez hezkuntzan izan duen eragina ere
nabaria izan da. Bere abantailak desabantailak baino gehiago direla argi dago
nire ustetan, baina horrek ez du esan nahi Web 2.0-ren erronkak hezkuntzarekiko
gutxi direnik.
Lehenengo pausua edo erronka nire ustez, eskola guztiek haien irakaskuntza
sisteman teknologia integratzea izan beharko litzateke. Horretarako, eskola
guztiek errekurtso material minimoak (ordenagailuak, internet konexioa …)
eskura izatea beharrezkoa izango da, ikasle guztiek aukera berdinak izan
ditzaten esparru honetan. Horrekin batera nola ez, haien mantentze egokia eta eguneratzea.
Beste alde batetik, prestakuntza ere garrantzitsua da; bai irakasleentzat
zein ikasleentzat. Ikasleak orain arte haien ikaskuntza prozesuetan
ordenagailuekin eta teknologiarekin izan duten harremana oso eskasa izan da,
eta behar bada Word, Power Point eta antzeko programak erabiltzera murrizten
zen. Horren ondorioz, Web 2.0-ren erronka ikasleekiko oso handia da, unibertso
guztiz berri batean sartu behar dituelako. Plataforma berri bat ezagutuko dute,
non irakurleak ez ezik, idazleak ere izango diren, haien artean kooperazioa
sustatuz. Hala ere, ez dira ikasleak bakarrik teknologiarekin kontaktu gutxi
izan dutenak; irakasleak ere, orain arte gutxitan erabili dute teknologia haien
irakaskuntza prozesuetan. Beraz, haiek ere formakuntza jaso beharrean daude, haiena delako ikasleak
mundu berri honetan gidatzeko erronka eta ondorioz Web 2.0-k eskaintzen dituen
aukerak ezagutu behar dituzte.
Honek, metodologia aldaketa bat ere eskatzen du. Aurretik esan bezala,
irakasleak gidatzaile bihurtzen dira, beraz, orain arte klaseetan
irakasleengandik aurkitu dugun autoritarismoa alde batera geratu beharko
litzateke. Irakasleak ez ditu bere ezagutzak ikasleari transmitituko, baizik
eta haietara heltzeko bidea erakutsiko dio. Ikaslea izango da bere ikaste prozesuaren
protagonista gainerako ikaskideen eta Web 2.0-k eskaintzen dituen tresnen
laguntzaz.
Ikus dezakegunez, Web 2.0-k hezkuntzan dituen erronkak ugariak dira baina
gutxika eta beti lana oinarritzat hartuz, aurrera aterako direlakoan nago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario